Hiru pertsona atxilotu dituzte Basaurin indarrez egindako lapurretagatik

0

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen larunbatean Basaurin, etxebizitza batean indarrez egindako lapurreta batean parte hartzeagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, larunbateko 17:00ak aldera pertsona baten telefono deia jaso zuten larrialdi zerbitzuek indarrez egindako ebasketa baten berri emanez.

Lapurreta etxebizitza batean jazo zela esan zien biktimak. Nonbait emakume batekin zegoen, etxebizitzan ziren bi gaztek bihurkin batekin mehatxatu eta makil batekin jo zutenean. Egoera baliatuta, emakumeak soinean zeramatzan 365 euro, jaka eta sakelako telefonoa ostu zizkion. Biktima Basauriko osasun etxean artatu behar izan zuten.

Ertzaintzaren agenteak etxebizitzara joan ziren eta bertan topatu zituzten ustezko hiru lapurrak.

Hiru atxilotutakoek aurrekariak dituzte. Igande arratsaldean eraman zituzten epailearen aurrera, indarrez egindako lapurreta delitua egotzita.