Eusko Jaurlaritzaki euskararen erabilera bultzatzeko 13 baliabide aurkeztu ditu

0

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak tresna sorta berri bat aurkeztu zuen atzo Donostian, “euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko”: Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria, hiztegi digital honen aplikazio berritua, bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar ‘plug in’-a eta ‘Hizketa ereduak’ argitalpenaren aplikazioa gailu mugikorretarako.

Miren Dobaran sailburuordeak euskara arlo guztietan erabiltzeak duen garrantzia nabarmendu zuen aurkezpenean: “Hainbat baliabide berri dakartzagu eta hauen bitartez beste urrats txiki bat emango dugu euskararen erabilera gure eguneroko arlo guztietan normalizatzen jarraitzeko”.

Elhuyar Hiztegi berritua eta app-a

Atzoko prentsaurrekoan, besteak beste, Elhuyar Hiztegi digital ezagunaren azken bertsioaaurkeztu dute. Euskarazko bigarren webgunerik bisitatuena den honen edukia berriz eguneratu dute, eta datu-basearen formatua eta interfazea aldatu egin dira, eta “hiztegiaren funtzionalitatea nabarmen hobetu”.

Gainera, Elhuyar Hiztegiaren aplikazioa ere eraberritu da, eta bilaketak konexiorik gabe egin ahal izango dira aurrerantzean.

Bederatzi hiztegi terminologiko

Tresna hauekin batera, bederatzi hiztegi terminologiko berri aurkeztu zituen Eusko Jaurlaritzak: Traumatologia, Hiesa, Mendekotasuna, Garraioa eta Logistika Hiztegia, Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia, Ehiza eta Arrantza Hiztegia, Sare sozialak eta Telefonia.