Larrabetzuko luiziaren ondorioz BI-3102 errepideak hiru edo lau hilabete itxita emango ditu

0

Mendi-hegal baten luiziak BI-3102 errepidearen zati bat txikitu du goizaldean, Larrabetzun (Bizkaia). Lur-jausiaren ondorioz errepideak hiru edo lau hilabete itxita eman beharko ditu. Azpiegiturak kalte handiak ditu. Horrela, Gamiz-Fika eta Larrabetzu/Morga artean trafikoa desbideratuko dute.

Mendi-magalean ezegonkortasun handia da. Horregatik, zonaldera ez hurbiltzeko gomendioa eman dute agintariek, arriskutsua izan daitekeelako.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, teknikariak lur-eremua aztertzen ari dira BI-3102 errepidearen inguruan (Mungia-Astoreka), Astoreka gainetik gertu. Mendi-hegalaren haustura handia gertatu da goizaldean, eta errepideari eragin dio.

Lur-sail pribatua da. Ezegonkortasun handia eta mugimenduak gertatzen ari dira oraindik. Horregatik, zonaldera ez gerturatzeko gomendioa eman dute arduradunek, arriskutsua izan daitekeelako.