27 urteko emakume bat larri zauritu zen atzo arratsaldean, Legution (Araba) gertatutako istripu batean. Emakumearen autoak kamioi baten aurka talka egin zuen N-240 errepidean.
Suhiltzaileek biktima erreskatatu behar izan zuten. Ondoren, emakumea Santiago Ospitalera eraman zuen anbulantzia batek.