Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Karrantzan joan den urtean piztutako bi suteren egilea delakoan. Armañongo parke naturalean izandako suteen ondorioz, sei hekatare lursail guztiz kiskalita geratu ziren iaz.
Bizkaiko Auzitegiko Fiskaltzak Ertzaintzari ikerketa zabaltzea agindu zion, delitu zantzuakatzeman ondoren.
Suteak nahita piztutakoak izan zirela utzi zuten agerian erretako inguruan egindako azterketa teknikoek, eta bi kasuetan antzekotasunak aurkitu zituzten.
Karrantzako abeltzain bat atxilotu zuten joan den igandean, suteen egilea delakoan. Ertzaintzak uste du ganaduaren jatekorako nahi zituela lursailak nekazariak.
Balmasedan hartu zuten preso, eta dagoeneko deklaratu du epailearen aurrean.