Euskara koofiziala izango da Tourrak Euskal Herriko iparraldean egingo duen bidean

0

Tourrak uztailaren 28an Euskal Herrian egingo duen bidean, Senpere eta Ezpeleta artean, seinale elebidunak jarriko dituzte eta lasterketako eledun ofizialek hizkuntza bitan (euskaraz eta frantsesez) igorriko dituzte mezuak.

Euskaltzaindiaren eskariari erantzunez, Christian Prudhomme Frantziako Itzuliaren zuzendariak konpromiso hori hartu du. 

Euskaltzaindiak baikortasunez hartu du Prudhommeren erantzuna, garrantzitsua iruditzen baitzaio Tourreko Ipar Euskal Herriko etaparen garapenean zein haren sustapenerako egiten diren askotariko ekimenetan euskarari toki duina eta aproposa ematea.