Eusko Jaurlaritza izango da ‘Egin’ egunkariaren ondare osoaren jabe

0

Eusko Jaurlaritza Egin egunkariaren jabeekin negoziatzen ibili ostean, ondare osoaren jabe egingo da. Auzitegi Nazionalak dagoeneko eman du horretarako baimena. Asmoa Egin-eko argazki eta dokumentazio artxiboa Bilbon dagoen Euskadiko Artxibo Historikora eramatea da.

1998ko uztailaren 15ean Baltasar Garzon epaileak, ehunka poliziaren buru, Egin egunkariaren eta Egin Irratiaren itxiera agindu zuen, «ETAren zerbitzura zegoen» argudiopean.

11 urte geroago Auzitegi Gorenak aitortu zuen Egin-en jarduerak ez zirela legez kanpokoak, beraz, inoiz ez zela itxi behar. Baina ordurako berandu zen. Bertako arduradunak kartzelan zeuden eta Egin behin betirako pertsiana itxita.