Eusko Jaurlaritzak bazterketa sozialari aurre egiteko Gizarteratze Plana onartu du

0

Eusko Jaurlaritzak 2017-2021 epealdirako Gizarteratze Plana onartu du, bazterketa sozialari aurre egiteko asmoz.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak aurkeztu ditu egitasmoaren xehetasunak Gobernu-bileraren ostean.

Planak enpleguari, hezkuntzari, osasunari, gizarte-zerbitzuei eta etxebizitzari lotutako neurriak biltzen ditu

Era berean, erakundeen arteko harremanak hobetuko dituzte, neurri horiei guztiei bultzada politikoa emateko eta planaren jarraipena egiteko. Horrez gain, sektoreen arteko koordinazioa indartuko dute eta eredu bateratu bat garatzeko erreminta teknikoak eta profesionalak abiaraziko dituzte.