1.660 langabe gutxiago zenbatu dituzte otsailean Euskal Herrian

0

Lanbidek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak jakinarazi dutenez, azken hilabetean behera egin du langabeziak, zehazki, 1.660 langabe gutxiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan.

Guztira, 163.323 pertsona daude langabezian Hego Euskal Herrian. Datuak behera egin du aurreko hilabetearekin, zein 2017ko otsailarekin alderatuta. Iazko otsailean baino 16.620 langabe gutxiago daude orain.

Otsailean zenbatutako langabe guztien artean, 70.187 gizonezkoak ziren, eta 93.136, emakumezkoak. Bi taldeetan egin du behera langabeziak, baina emakumeen artean jaitsieraren erritmoa motelagoa da.

Lurraldeka, Nafarroan jaitsi da gehienen (portzentajeari erreparatuta): 36.088 pertsonak topatu dute lana (% 11,38 egin du behera langabeziak). Urtarrileko datuekin alderatuta, langabezia gehien jaitsi den bigarren lurraldea Araba da (434 langabe gutxiago, eta % 2,07ko beherakada), Gipuzkoa da hirugarren (380 langabe gutxiago eta % 1,12ko jaitsiera) eta Bizkaia, azkena (277 langabe gutxiago, % 0,38).

Jarduera sektoreei dagokienez, zerbitzu alorrean izandako beherakada da aipagarria (1.131 langabe gutxiago). Industrian ere jaitsi da langabe kopurua (426), baita eraikuntzan ere (187).