Hilobia epeka ordaintzea ahalbidetuko du Bilboko Udalak

0

Bilboko Udalak hilobia, sepultura edo nitxoa epeka ordaintzea ahalbidetuko du.

Udal hilerrien kudeaketaz arduratzen den enpresak (Bilbao Zerbitzuak) «herritarren beharretara egokitzeaz» gain, esleipen administratibo horien mantenua eta erosketa «bultzatzeko» asmoz hartu du erabakia.

Hala, edonork eskatu ahal izango du Bilboko hilerriko hilobi, nitxo edo panteoi baten kanona zatika ordaintzea, soilik banketxeko kontua udaletxeari helbideratuta. Lurperatzeko aukeraren arabera, ordainketa egiteko 60 hilabeteko epea ere eskaini dezakete.

Yolanda Diez Bilboko Osasun eta Kontsumo zinegotziak azaldu duenez, ordaintzeko modu hori eskaintzen duen lehen Udala da. Diezen aburuz, zatika ordaintzea herritarren interesa areagotzeko irtenbide praktikoa da.

Prezioa bermatzeko neurri gisa, operazioari ezartzen zaion tipoak gora eginez gero, ez aldatzea onartu Bilbao Zerbitzuak enpresak; tipoak behera eginez gero, aldiz, aldaketa hori ezarriko litzateke, erosleari baldintzak hobetzeko.