Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxen sarrera kobratzea planteatu du

0

Gaztelugatxe kudeatzeko etorkizunean biotopora sartzeko bisitariek ordaindu behar izatea proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Epe laburreko, ertaineko eta luzeko 85 neurriak planteatu ditu Aldundiak, Gaztelugatxeren arrakasta aprobetxatu eta turismoa erakartzeko orduan Bizkaiko kostaldearen “epizentroa” bilakatzeko.

Gaztelugatxek bisitari-oldea hartu zuen iaz, batez ere haitza ‘Game of Thrones’ telesail ezagunean agertu ondoren.