Eusko Jaurlaritzak Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren egitasmoa martxan ipini du

0

Atzo goizean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Sancho el Sabio Fundazioak hitzarmen bat sinatu zuten, aurreneko urrats gisa, lehenik eta behin oinarrizko euskal liburutegi digital bat eratzeko, XX eta XXI. mendeetako 3.000 liburu digital izango dituena.

eLiburutegia liburutegi digitalak, Estatuko handienak, mundu osoko idazleen (euskal idazleak tartean, noski) 16.000 lan jarri ditu herritarren eskura, baina oraindik behin betiko datarik ez duen Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren helburua izango da euskaraz idatzitako edo euskarara ekarritako lanak eskaintzea.

Euskal Liburutegi Nazional Digitalak euskaraz publikatutako obra “idatzi, ikus-entzunezko, piktoriko zein musikalak” izango ditu langai, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak zehaztu duenez, eta horietarako sarbidea erraztea du helburu.