Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan 96.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena

0

96.235 pertsonak (horietatik % 75 emakumeak dira) eman dute izena Osakidetzaren 3.335 plazatako Lan Eskaintza Publikoan (LEP). Azterketak maiatzaren 12tik uztailaren 1era bitartean izango dira, kategoria bakoitzaren arabera.

LEP honetan izena emateko epea apirilaren 5ean amaitu zen. Izena eman duten pertsona guztietatik 72.293 emakumeak dira, eta 23.039 gizonak; eta eskatzaileen % 19 EAE kanpokoak dira, Osakidetzak astearte honetan jakitera eman duenez, ohar baten bitartez.

Eskaera gehien jaso duten kategoria profesionalak honako hauek dira: zaindari (18.134), Erizaintza (13.942), Erizaintza laguntzailea (13.692), Administratibo laguntzailea (13.053) eta zerbitzu langilea (8.392).

Mila eskaera baino gehago jaso dituzte honako kategoria hauek: laborategiko teknikaria (2.268), fisioterapeuta (1.898), erradiodiagnostiko teknikaria (1.542), famili medikua (1.500) eta gizarte-langilea (1.399).

Mediku pediatra izateko 179 pertsonak besterik ez dute izena eman, obstetrizia eta ginekologiaren kasuan 159 kidek eman dute izena, zirugia ortopedikoa eta traumatologiarako, aldiz, 136k, eta oftalmologiarako, 103k.