Araba enoturismoren nazioarteko hiriburua izango da 2019an

0

Araban egingo dute 2019ko Internantional Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop (IWINETC) izeneko kongresuaren hamaikagarren edizioa. Batzar horren baitan, 50 herrialdetako baino gehiagotako produktu enoturistikoen hornitzaileak, bidaia-agentziak eta sektorea merkaturatzen aditu diren bidaia-agenteak batuko dira Gasteizen eta Arabako Errioxan.

Kongresu hori sektoreak nazioartean duen hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Bi egunez, hitzaldiak eskainiko dituzte Gasteizen, eta bi egun eta erdi emango dituzte Arabako Errioxan, Workshop tailerrak egiten. Azken jardunaldi horrek produktu enoturisten hornitzaileak, bidaia-agentziak eta sektoreko bidaia-agente adituak bilduko ditu.

Gainera, kongresuak sektoreko produktuen erakusketa prestatuko du. Besteak beste, elkarteak, turismo bulegoak, ardo museoak, hotelak eta upeltegiak egongo dira bertan.

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua pozik agertu da albistearekin. Horren ildotik, azaldu du Euskadiren irudia nazioartean kokatzeko lagungarria izango dela kongresua, bereziki Arabako Errioxarentzat.

Bestalde, Cristina Gonzalez Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapen diputatuaren arabera, “biltzar honek bultzada handia emango dio Arabako Errioxaren sustapenari, Estatuan zein atzerrian, helmuga enoturistiko bikain gisa”.