Lizarrako familia bat etxetik atera dute, teilatuaren zati bat erori ostean

0

Lizarrako familia bat etxetik atera behar izan dute bart, Tafalla kaleko etxebizitza eraikin bateko teilatuaren zati bat jausi ostean. 10 metro koadro jausi dira, baina ez da inor zauritu.

Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez, goizaldeko bostak aldera gertatu da Lizarrako Tafalla kaleko 1. zenbakian.

Barneko patio batera zatiak erori dira eta, inor zauritu ez bada ere, laugarren solairuan bizi den familia etxetik atera dute.

Nafarroako larrialdi zerbitzuek Lizarrako suhiltzaileak eta Udaltzaingoa mobilizatu dituzte. Suhiltzaileek zutoinak jarri dituzte teilatuari eusteko eta ezegonkor zeuden zatiak erretiratu dituzte.

Goizean zehar Udaleko arkitektoa eta suhiltzaileak eraikina ikuskatzera joango dira, azpiegituraren egoera berrikusteko eta hartu beharreko neurriak rabakitzeko.