EAJk Rajoyren Gobernuarekin 2018an erretiro-pentsioen % 1,6ko igoera adostu du

0

EAJk erretiro-pentsioen inguruan akordioa sinatu du Espainiako Gobernuarekin, 2018an % 1,6 eta 2019an KPIren arabera igotzeko. Bestalde, iraunkortasun faktorearen (pentsioaren kalkulua egiteko bizi itxaropena ere aintzat hartzen duen faktorea) erabilera 2023ra arte atzeratzea adostu dute.

Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko lehen eztabaida egunaren ostean, jeltzaleek erretiro-pentsioen igoeraren inguruan akordio hori sinatu dutela jakinarazi du Aitor Esteban EAJko bozeramaileak asteazken honetan.

Bestalde, erretiro-pentsioak arautzeko oinarria 2018an % 56raino, eta 2019an % 60raino igotzea adostu dute. Gutxieneko erretiro-pentsioetan, berriz, aurreikusitako % 3ko hobekuntza mantentzen da.