Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek bilera egingo dute gaur eguerdian Hezkuntza sailaren proposamenak eztabaidatzeko. Atzo Bilboko ekitaldi batean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak adierazitakoaren arabera, «lan harremanei buruzko eztabaidak negoziazio-mahaian konpondu behar dira, ikastetxeak alde batera utzita». Hala, irakasle-funtzionarioen mahaian sindikatuekin «jarrerak hurbiltzeko lanean» ari direla azaldu zuen. Gaur bilduko dira berriz, eta «elkar ulertzea» posible dela adierazi zuen.
Gaurko bileran aldarrikapen sindikalek erantzunik gabe jarraitzen badute, ELAk mobilizazioei berrekitea defendatu du.