Euskal Herriko pentsiodunek mobilizazioei eustea erabaki dute

0

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek bilera egin dute gaur Gasteizen eta mobilizatzen segituko dute, «erantzun onargarri bat lortu arte».

Horrela bada, datorren maiatzaren 26an euskal hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Pentsioen sistema publikoa blindatzea eta gutxiengo diru-laguntza 1.080 eurokoa izatea exijituko dute.

Halaber, astelehenero bilkurak egiten jarraitzea adostu dute.

Pentsio-sistema eraberritu egin behar dela eta epe luzerako neurri egonkorrak behar dituela esan dute. «Pentsioak ezin dira alderdi politikoen negoziazioen menpe egon», kritikatu dute.