Xuxen zuzentzailea bateragarria da jada Word 2016rekin

0

Ixa ikerketa taldeak eta Elhuyarrek Xuxen 5.1, zuzentzailearen bertsio berria, kaleratu dute bi berrikuntzarekin: Word 2016rekin bateragarria izatea eta Euskaltzaindia eta Elhuyar hiztegietako azken hizkuntza-irizpide aldaketak txertatzea.

Xuxen argitaratu zenetik Microsoftek Office paketeko programak berritu egin dituenez, zuzentzailea berrikuntza horietara egokitu nahi izan da Xuxen 5.1 bertsioan. Aurrekoarekin alderatuta, akatsak eta proposamenak berdin adieraziko ditu programak Worden.

Akats ortografikoak gorriz azpimarratuko ditu, eta berdez/urdinez akats gramatikalak eta Euskaltzaindiak hobesten ez dituen hitzak.

Xuxen Worden ezaguna den arren, Power Point, Outlook, LibreOffice, OpenOffice, nabigatzailea (Firefox, Chrome eta Internet Explorer), Adobe InDesign eta Hunspell programekin erabilgarria izango da.

Ordenagailuan instalatuta zein on line erabil ahal izango da. Mezu elektronikoetan, Interneteko foroetan eta blogetan idaztean ere erabili ahal izango da. Horretarako, erabiltzen den nabigatzailerako bertsioa deskargatu egin beharko da.