Duela 20 urte gertatutako bi sexu-erasoren ustezko egilea espetxeratu dute Gipuzkoan

0

Duela 20 urte Gipuzkoan bi gazteri sexu-erasoak ustez egin zizkion gizona Martutenenespetxeratu dute orain. Akusatuak Frantziara ihes egin zuen. Egunotan atxilotu dute eta Espainiako Justiziaren esku utzi dute, auziko iturriek jakitera eman dutenez.

Iturrien arabera, gizona duela zenbait aste atxilotu zuten Frantzian, eta duela hamar bat egun Espainiako Justiziaren esku jarri zuten. Orduan kartzelara bidali zuten. Epaiketaren zain, Gipuzkoako Lurralde-auzitegian behin-behineko espetxealdia luzatu ala ez erabakitzeko bista egin dute gaur.

Ahozko saioa uztailaren 11an izango dela zehaztu du organo judizialak.

11 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, Azpeitian gazte bat ustez bortxatzeagatik, eta Bergaran beste bati sexu-abusuak egiten saiatzeagatik. Gertakariak duela ia 20 urte jazo ziren, baina ez dira preskribatu, akusatuak Frantzian bizilekua zuelako.

1998an gertatutako eraso horiek epaitu behar zituen ahozko saioa iragan martxoan egitekoak ziren, ihes egindakoaren Frantziako etxearen berri izan ondoren zehaztu zutenez, baina hitzordua bertan behera geratu zen gizona ez zutelako ordurako atxilotu.

Gainera, lehen biktimarentzat 15.000 euroko kalte-ordaina eskatu du Ministerio Publikoak, eta 6.800 euro bigarrenarentzat; izan ere, 60 egun behar izan zituen zauriak sendatzeko.