Orozkon atzo izandako lan istripuan zauritutako beharginetako bat hil da bart, Orozkoko Udalak Facebooken jakinarazi duenez. Udalak doluminak eman dizkie senitartekoei
Istripuan bi behargin zauritu ziren, biak ere larri. Arriberriko harrobian lanean ari ziren, konpontzen ari ziren makinan harrapatuta geratu zirenean. Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten, bata helikopteroz eta bestea anbulantzian. 54 urteko gizonezkoa da hildakoa.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Aridos y Canteras del Norte S.A.U (ARCANOR) enpresako langileak ziren.