Kalte handiak eragin zituzten igandeko euri jasek

0

Igandean, ekainak 3, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan izandako euri jasek hainbat eragozpen eta kalte eragin zituzten. Hori dela eta, agintariek kalte horiek zenbatzek eguna dute gaur, astelehena, hainbat herritan.

Euriteengatik abisu horia zegoen ezarrita atzo, 21:00ak arte, eta aurreikuspenak bete egin ziren.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren esanetan, Atxondo, Antzuola, Elorrio, Laudio eta Amurrionhainbat etxe eta garaje urpean geratu ziren, besteak beste.

16:00ak aldera hasi ziren ekaitzak, herri askotan eragozpenak eraginda. Hori dela eta, Suhiltzaileek eta Ertzaintzak esku hartu behar izan zuten.