Zuhurtziagabekeriazko giza-hilketagatik atxilotu dute Leioan istripu larria eragin zuen gidaria

0
Fotografía: Iker Salgado.

Asteartean Artatzako istripu larria eragin zuen gidaria atxilotu du Ertzaintzak. Ezbehar horretan Alvaro Garcia Gonzalez 29 urteko ertzaina hil zen. Atzo sendagiria jaso ostean, bere burua aurkeztu zuen Bilboko ertzain-etxe batean eta atxilotu egin zuten, zuhurtziagabekeriazko giza-hilketa eta trafiko segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.

Ezbeharra 04:30 inguruan gertatu zen, Bilbotik zetorren auto batek biribilgunean geldirik zegoen beste bat aurretik eraman zuenean. Auto gidariak alkohol eta droga proban positibo eman zuen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, sendagiria jaso ostean gidaria bere kabuz joan zen Bilboko ertzain-etxe batera, hain zuzen ere,  kasua zeraman epaileak bera atxilotzeko agindua emana zuela jakin ostean.