Gizarte Zientzien ataleko Matematika azterketa baliogabetzea eskatu dute milaka ikaslek

0

Asteazkenetik hautaproba egiten ari diren milaka euskal ikaslek Gizarte Zientzien ataleko Matematika azterketa baliogabetzea eskatu dute, oso zaila delakoan. Horretarako, Change.org plataforman sinadura bilketa hasi dute, eta 24 ordutan 8.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte.

“2018ko hautaproban, Euskadin, Gizarte Zientzien ataleko Matematika azterketa baliogabetzeko edo kentzeko eskatzen dugu; izan ere, azken urteetan ez da halako mailarik eskatu Matematikako hautaproban. Kexa orokorra da ikasleen artean; batzuek nota igotzeko aukeratzen dute, baina ikusitakoaren arabera, aurten ez dute horretarako aukerarik izango. Azterketa honekin neurriak hartzea eskatzen dugu”, dio plataforman argitaratutako testuak.