Dbus-en lehen autobus %100 elektriko artikulatua astelehenean ipiniko dute martxan

0

Irizarren ie tram-a sei hilabetez egongo da Dbuseko 28-Amara-Ospitaleak linean, autobusak nola funtzionatzen duen frogratzeko egiten ari den proiektu pilotu baten barruan.

Martxan ipiniko dena 18 metroko autobus bat da, ez du batere kutsatzailerik igortzen (0 igorpenak) eta isila da. Horrez gain, diseinu berritzailea dauka, estetika aerodinamiko erakargarria. Barruan, elementuen kokapenari esker errazago da ibiltzea, autobusaren bi zati nagusien artean leku gehiago baitago, eta argi gehiago dago, leihoak handiagoak direlako eta beheko aldean leihoak dituelako.

Autobusa martxan jarrita, posible izango da urtean 120 tona CO2 gutxiago igortzea eguratsera. Aldi berean, beste urrats bat gehiago emango da Donostiako autobus flota elektrifikatzeko bidean eta, bereziki, 28 linearen erabateko elektrifikazioan, zeina Dbuseko linearik erabiliena baita eta urtean bidaiari kopururik handiena erregistratzen duen autobus linea Euskadin.