Jesus Loza, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berria izango da

0

Javier De Andres ‘popularra’ren lekua hartuko du aurki Jesus Loza sozialistak. Bera izendatuko baitu Pedro Sanchezen Gobernuak Euskadiko ordezkari berria, Alderdi Sozialistaren iturriek jakinarazi dutenez.

Gasteizen jaioa 1952an eta medikua ogibidez, Txagorritxu Ospitaleko zuzendari izan zen 1984 eta 1987 urteen artean.

Biktimekin lotura handia izan du, Patxi Lopezen Gobernuan Bizikidetza ordezkari izan baitzen, eta gaur egun Gogora Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Fernando Buesa Fundazioaren presidenteorde izandakoa da Loza, gaur egun patronatuko kidea da.

Horrez gain, hainbat kargu politiko izan ditu. Hala nola, Gizarte Gaietarako sailburuorde, PSE-EEko legebiltzarkide, Arabako Gizarte Ongizateko foru diputatu eta Gasteizko zinegotzia ere izan da.

Ministroen Kontseiluak onartzen duenean egingo da ofizial izendapena.