3.400 lagun Bigarren Hezkuntzako 1.300 lanpostuetako bat lortzen saiatu dira

0
PRUEBA

3.400 hautagai aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kaleratu duen LEP edo Lan Eskaintza Publikoan. Azterketak Barakaldoko BECean egin ziren lehengo ostegun eta larunbatean.

Hezkuntza Sailetik gogorarazi dute LEP honetan 1.511 lanpostu eskainiko direla: gutxi batzuk Lanbide Heziketaren alorrean eta gehienak, Bigarren Hezkuntzan.