Patxi Ezkiaga idazlea hil da

0

Patxi Ezkiaga idazlea hil da bart, gaixotasun baten ondorioz. Ospitaleratuta zegoen azken egunotan, eta ostegun honetan eman du haren heriotzaren berri familiak.

1943an jaio zen Ezkiaga, poesiagintza eta komunikazioa oro har “mestizaje prozesu” gisa ulertzen zuen gizona, “inoiz ez baitakizu zer den zure-zurea eta zer hartu duzun besteengandik” bizitza honetan.

Ingeles literaturan aditua, Oxford eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasi zuen, eta 25 fraide sartu zen La Salleko ordenan, eta 20 urtez aritu zen irakasle Donostiako La Salle ikastetxean, ikasleengan arrasto sakona utzi zuen estiloan. Legorretako Udalak herriko seme kutun izendatu zuen 2002ko urriaren 26an.

Idaztea izan zuen bere bizitzako pasio nagusia, eta asko eskertzen zuen irakurleen fideltasuna idazle intimistak.