Tabakalerak euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategia irekiko du

0

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 2deo euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko Tabakalerako laborategiari, eta 980.000 euroko diru-laguntza bideratuko du proiektu hori martxan jartzeko.

Iban Arantzabal arduratuko da 2deoren hasierako fasea koordinatzeaz, eta zentroak «ikus-entzunezko produktuetan euskarak leku handiagoa hartzea» izango du helburu.

EHUk Gipuzkoako Aldundiarentzat eginiko azterlan baten arabera, euskarazko edukirik ez dagoelako kontsumitzen dituzte gazteek gaztelaniazko ikus-entzunezko produktuak, eta 2deok hutsune hori betetzeko erronkari aurre egin nahi dio.

Laborategiari dagokionez, Aldundiak Tabakalerari emandako 980.000 euroko diru-laguntzatik 400.000 kultur zentroaren lehen solairuan egongo den laborategiko azpiegitura martxan jartzeko erabiliko dira.