Oporrak Bakean programan parte hartzen duten familiei harrera

0

Donostiako Udaletxeko udalbatzar aretoa familiez bete zen atzo, Donostian uda pasatzera etorri diren haurrei ohiko ongietorria egiteko. Haurrak Sahara, Ukrania, Errusia eta Bielorrusiatik etorri dira hiriko familiatan uda pasatzera hainbat elkarteren lanari esker.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Lankidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak eta udal talde ezberdinetako zinegotziek parte hartu zuten ekitaldian. Bertan, haurrek hainbat opari eman zizkieten, eta urteroko familia argazkia egin ondoren, haurrek Alderdi Ederren apar festaz gozatzeko aukera izan zuten.