Kontxako barandaren zatiak gaur zozkatuko dituzte

0
Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Donostiako Udalak Kontxako barandaren 225 unitate, duela gutxi berrituak, zozkatuko ditu gaur, ostirala, 12:00etan.

Moduluak 80 cm zabal eta 50 kg-koak dira, eta doan emango ditu Udalak. Dena dela, zozketako irabazleek 145na euro ordaindu beharko dituzte, baranda tarteak zatitu eta prest uzteagatik, Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Barandak udal biltegian jasoko dira, Belartza eremuan (Errekatxulo, 3).