Lau urteko ume bat laugarren solairutik erori da Gasteizen

0

Lau urteko ume bat Gasteizko etxebizitza bateko laugarren solairutik behera erori zen atzo, Gasteizko Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Kolpea gorabehera, ez du zauri larririk, lehen datuen arabera behintzat.

Ustekabeko istripua 19:53an jazo zen Eulogio Serdan kalean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, etxeko —laugarren solairua— leihotik behera jausi zen umea. Hainbat lekukok ohartarazita, berehala bertaratu ziren larrialdi zerbitzuak. Umea artatu zuten medikuak «harrituta» geratu omen ziren «galdutako odol kopurua gutxi» izan zela eta. Kolpea gorabehera, mutikoak ez zuen kordea galdu.

Adingabea Santiago Ospitalera eraman zuten, eta hainbat froga egin dizkiote barne lesioak baztertzeko.