Erremonte profesionaleko nazioarteko zirkuitua abuztuaren 5ean Atanon jokatuko da

0

Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek, Aspanogi elkarteko ordezkari Nekane Lekuonak eta Jaime Aguirre Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioaren kudeatzaileak 2018ko Erremonte Profesionaleko Nazioarteko Zirkuitua aurkeztu dute.

Aspanogiren aldeko erremonte erakustaldia izango da. Abuztuaren 5ean ospatuko da, arratsaldeko 17:00etan Atano III. Pilotalekuan eta sarrerak 5€ balioko ditu.

Txapelketa triangular bat izango da eta sei erremontista profesionalek jokatuko dute: Urriza- Ion, Uterga- Etxeberria III, Ezkurra II- Barrenetxea IV.