Tuteran adingabe bati egindako eraso sexista salatu dute ehunka pertsonak

0

300 pertsona baino gehiago elkartu dira bart Tuteran, adingabe batek salatutako abusuaren aurka egiteko.

Tuterako Berdintasun Udal Batzordeko ordezkariak jaietan kontzertuak egiteko erabili duten oholtzara igo dira eta ‘Tuterak ez esaten du’ zioen pankarta bat erakutsi dute.

Marisa Marques Tuterako Berdintasun zinegotziak hitza hartu eta agiri bat irakurri du, hiritarren parte hartzea eta erantzuna eskertuz, «emakume batek edonolako eraso bat pairatzen denean beste alde batera ez begiratzeagatik».

Halaber, babesa helarazi diete biktimari eta horren senideei. Gainera, azpimarratu du biktima ez dagoela bakarrik, askok uste baitute «gutako bat ukitzen badute, danok ukitzen gaituzte».

«Emakume bakar batek indarkeria pairatzen badu, aurrean izango dituzte gorriz koloreztatuko eskuak, erasoen aurka egin eta sufritzen dituzten emakumeei babesa adierazteko», gaineratu du.

Marquesek jaietan disfrutatzea eskatu die herritarrei, «beti ere errespetuz eta tratu onez». «Tuteran gaur eta beti ez esaten diegu erasoei», Marquesek txalo artean adierazi duenez.

Gehiegikeria igande goizaldean izan da, Tuterako lokal batean, eta Udaltzaingoak hiru gizonezko atxilotu eta Foruzaingoko komisariara eraman dituzte.

Udaltzaingoaren txostenaren arabera, hirurek ukituak egin zizkioten adingabeari tabernan sartzeko ilaran zeudela. Handik minutu batzuetara atxilotu zituzten.