‘Handia’ eta ‘Carmen y Lola’ filmak Europako zinema sarietarako izendatu dituzte

0
PRUEBA

Arantxa Echevarria bilbotarrak zuzendutako Carmen y Lolafilma eta Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendari gipuzkoarren Handia lana Europako zinema sarietarako izendatu dituzte, astearte goiz honetan jakitera eman dutenez. 31. edizioaren gala Sevillan egingo dute, abenduaren 15ean.

Europa mailan urtero ematen diren zinema sari nagusiak dira, eta euskal zuzendarien bi lan horiek 20 herrialdetako 49 film onenen artean aukeratu ditu Europako Film Akademiak. Besteak beste, Digman (Matteo Garrone) eta The house that Jack built (Lars Von Trier) filmak daude gaur ezagutzera eman duten zerrenda horretan.

Zerrendari dagokionez, Europako Film Akademiako kide gehien dituzten 20 herrialdeek film bana aukeratu dute, eta zuzendaritzak eta gonbidatutako adituek izendatu dituzte gainerakoak.