Abisu horia ezarri dute EAEn, prezipitazio handiengatik

0

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eta Aemet Espainiako meteorologia agentziak abisu horia ezarri dute 10:00etan, prezipitazio handiengatik. Iragarpenen arabera, metro koadroko 15 litro bilduko dira Euskal Autonomia Erkidegoko leku askotan.

Euria, beraz, protagonista izango da hurrengo orduetan. Izan ere, egun osoan zehar erruz botako du euria, eta litekeena da tarteka ekaitzak eta kazkabarrak ere hartzea lekua.

Esan bezala, gaur ez ezik, bihar ere egongo da indarrean abisu horia, baina Bizkaian eta Gipuzkoan.