Juliette Binoche, Ryan Gosling eta Robert Pattinson Zinemaldian izango dira

0

Hiru Donostia saridunez gain, hainbat aktorek eta zuzendarik baieztatu dute Donostiara etorriko direla: besteak beste, Juliette Binoche, Laetitia Casta, Timothée Chalamet, Ricardo Darín, Lily-Rose Depp, Ryan Gosling, Claire Foy, Mercedes Morán, Robert Pattinson eta John C. Reilly bertaratuko dira filmak aurkeztera.

Zuzendariei dagokienez, Donostian beren filma aurkezten izango dira Jacques Audiard, Alfonso Cuarón, Claire Denis, Bruno Dumont, Louis Garrel, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Kim Jee-Woon, Naomi Kawase, Nadine Labaki, Brillante Mendoza, Peter Strickland eta Felix Van Groeningen.

Halaber, Alexander Payne zuzendari eta gidoilari estatubatuarra izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren presidentea. Urrezko Maskorra emateko deliberazioetan, SidewaysThe Descendants, Nebraska eta Downsizing filmen egileak Nahuel Perez Biscayart eta Rossy de Palma aktoreak; Francesca Cima (La grande bellezza) eta Agnes Johansen (Mýrin Jar City) ekoizleak; Bet Rourich argazki-zuzendaria; eta baieztatzeko dagoen zazpigarren epaimahaikidea izango ditu lagun.

Beste aktore eta zuzendari hauek ere irailaren 21etik 29ra Donostian egongo direla iragarri du jaialdiak: Rodrigo Sorogoyen, Antonio de la Torre, Barbara Lennie, Carlos Vermut, Najwa Nimri, Natalia de Molina, Enrique Urbizu, Jose Coronado, Daniel Grao, Juana Acosta, Iciar Bollain, Paul Laverty, Isaki Lacuesta, Isa Campos, Jose Luis Cuerda, Blanca Suarez, Roberto Alamo, Lola Dueñas, Anna Castillo, Pedro Casablanc, Paco Leon, Inma Cuesta, Ingrid Garcia-Jonsson, Marisa Paredes, Leonor Watling…