A1 autobidea itxi dute Iruña Okan, Gasteizera bidean, kamioi istripu batengatik

0

A-1 autobidea itxi dute ostiral goizean Iruña Okan, Gasteizera bidean, bi kamioiren arteko istripua izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira. Ezbeharra izan duten bi kamioiak erretiratu bitartean, bypass bat zabaldu duteBi kamioi gidariak zauritu dira, horietako bat larri, eta Santiago ospitalera eraman dituzte.

Istripua 09:00ak aldera gertatu da. Antza denez, txatarra zeraman kamioi batek enborrak zeramatzan beste bat jo du atzetik, eta egurrak errepidean sakabanatu dira.

Larrialdi zerbitzuak aipatuz EFE albiste agentziak zabaldu duen informazioaren arabera, enborrak garraiatzen ari zen kamioiak ezbeharra izan du eta gidaria ibilgailutik jaitsi da. Orduan, atzetik zetorren eta txatarra zeraman kamioiak geldirik zegoen kamioia jo du eta, ondorioz, gidaria harrapatuta gelditu da kabinaren eta errepideko hesiaren artean. Bi femurrak hautsita ditu eta hemorragiak, berriz, hanketan.

Beste gidaria, itxuraz, ez da larri zauritu. Dena den, kabina txikituta gelditu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.