Nafarroako Volkswagen lantegiak azaroaren 5ean eta 9an ere egingo du geldialdia

0

Volkswagenek beste bi egunez itxiko du Nafarroako Landabengo lantegia, motorren ekoizpena dela eta; hori horrela, aurretik iragarritako bi etenaldiez gain, azaroaren 5ean eta 9an ere lantegia itxita egongo dela jakinarazi du UGT sindikatuak.

Urriaren 26an eta azaroaren 2an itxiko dutela iragarri du aurretik.

Geldialdia arrazoitzeko, TSI motorren ekoizpena eta WLTP homologazioa erabili ditu argudio gisa Zuzendaritzak.