‘Archer’ AEBko telesailean euskaraz mintzo dira

0

Demagun atzerriko zure telesail gogokoena ikusten ari zarela, eta bat-batean, euskarazko hitzak entzuten dituzula pertsonaien ahotik. Harrigarria, ezta? Bada, horixe bera gertatu zaie ‘Archer AEBko telesailaren jarraitzaileei. FX Network kate estatubatuarrak egin du «kultuzko» bihurtu den animaziozko telesaila (Espainiako Estatuan Movistar Plusen dago ikusgai), eta bederatzigarren denboraldian, gure hizkuntzari keinu egin dio.

«Euskal hiztunak» Sterling Archer protagonistak eta bere taldekideek Arriskuaren Uhartean topatzen dituzten Mua-mua tribuko kideak dira. Berba solteak esaten dituzte, baina testuinguruan dute zentzua.

Garikoitz Martinez erabiltzaileak udan eman zuen aurkikuntza bitxiaren berri, eta bere blogean Mua-muatarrek erabilitako euskal hitzak bildu zituen. Bederatzigarren denboraldiko seigarren eta zazpigarren atalean, «lagundu», «laguna» edo «zakila» entzun daitezke, besteak beste.