Renfe Aldiriaken tren zerbitzua martxan da berriro.
Lutxanan, 07:30ean, linea elektrikoan izandako matxura batengatik eten behar izan dute trafikoa. Renfeko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez, Zorrotza eta Bilbo arteko linea eta Galindo eta Muskiz batzen dituena izan dira astelehen goizean zerbitzua normaltasunez eman duten bakarrak.
Gainerakoetan ez da tren zerbitzurik egon. Hori dela eta, autobus zerbitzu berezia jarri du bidaiarien esku aipatu konpainiak.
Euria tarteko, matxuraren konponketa-lanak atzeratu egin dira, baina 12:15ean normaltasunera itzuli da tren zerbitzua.