ETAk 758 heriotza eta 2.606 ekintza hartu ditu bere gain, azken ‘Zutabe’an

0

ETAk bere historiaren balantzea egin zuen azken Zutabealdizkarian, 2018ko apirilean argitaratutako testuan, eta 758 heriotza eta 2.606 ekintza hartu zituen bere gain. Gaur argitaratu du Gara egunkariak «Euskadi Ta Askatasunaren eztabaida 2017-2018. Ondorio txostena» dokumentua.

Apirileko data du dokumentuak, ETAk bere behin betiko amaiera iragarri baino hilabete lehenagokoa.

Zehazki, ETAk 758 heriotza eta 2.606 ekintza armatu aitortu ditu, Espainiako Barne Ministerioak egotzi dizkionak (853 hildako) baino dozenaka gutxiago.

Bestalde, ETAk bere gain hartu ditu orain arte aitortu gabe zeuden bi ekintza armatu eta 16 heriotza: hiru hildako 1981ean Tolosan, poliziekin nahasi ostean, eta 13 hildako 1974an Madrilgo Correo kaleko kafetegi batean izandako leherketan.

Halaber, ekintza eta kanpaina batzuen inguruko datu berriak eman ditu, tartean, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiaren kontra egindako lau atentatu saiakerei buruzkoak. Gainera, ETAk azaldu duenez, Meliton Manzanasen aurkako atentatua Txabi Etxebarrietaren heriotzaren erantzun gisa ulertu izan bazen ere, aurrez erabakita zuen atentatua egitea, «terrore frankistaren» erantzun gisa.