Zumarragako miliziano bat Erorien Haranetik ateratzeko lehen pausoa eman dute

0
PRUEBA

Espainiako Justizia Ministerioak lehen pausoa eman du Antonio Arrizabalaga Zumarragako milizianoaren gorpuzkiak Erorien Haranetik atera eta familiaren esku uzteko, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.

Jaca familiak Euskadi Irratiari baieztatu dionez, Memoria Historikoaren Zuzendaritzak prozedurari bide emateko agindu dio Espainiako Ondarearen Erakundeari, Zumarragako udalbatzak egindako eskariari jarraituz.

Antonio Arrizabalagaren familiak 2011n egin zuen lehen ahalegina eta orain pozik hartu dute gorpuzkiak berreskuratzeko eskariaren onarpena.

Iñigo Jaca ilobak azaldu duenez, orain txosten teknikoaren hasiko dira osabaren gorpuzkiak dauden kutxara iristeko egon daitezkeen oztopoak aztertzeko: «Gurea askoz errazagoa dela uste dut, bera bakarrik dagoela kaxa batean».

Dena den, familiak ez du aparteko eragozpen teknikorik aurreikusten gorpuzkiak berreskuratzeko.