Lau orduko lanuzteak egingo dituzte gaur Bilbobus zerbitzuan

0
PRUEBA

Bilbobuseko langileen lan-gatazka ez da bukatu. UGT, CCOO, USO, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta, gaurkoan ere txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteak egingo dituzte. Besteak beste, lan-hitzarmen berria eskatzen dute.

Autobusak ez dira ibiliko 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era.

Langileek hainbat gauza aldarrikatzen dituzte, lan-hitzarmen berria negoziatzea eta zerbitzuaren «murrizketa etengabeak» baztertzea, besteak beste. Izan ere, zuzendaritzarekin sinatutako azken hitzarmenak iaz utzi zion indarrean egoteari.

Akordiorik ezean, lau orduko lanuzteak egingo dituzte hilaren 17an eta 19an: 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era. Hilaren 21ean, San Tomas egunean, 24 orduko grebaegingo dute.