Bilbobusek eta Biobidek lan hitzarmenaren gaineko aurreakordioa lortu dute

0

Bilbobuseko enpresa batzordeak eta Biobidek hitzarmenaren gaineko aurreakordioa lortu dute, baina, oraingoz, ez dute abenduaren 21eko greba deialdia bertan behera utzi. Izan ere, behin betiko aurreakordioa hitzartzeko eta beharginek berori berresteko zain daude, UGT sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez.

Iturri horien arabera, bart lortutako aurreakordioak arlo ekonomikoarekin du zerikusia, aurretik izandako bileretan gainerako lan baldintzak adostu zituztelako.

UGTk gaineratu du behin betiko aurreakordioa hitzartu behar dutela orain. Ondoren, langileen berrespena jasotakoan, ostiralerako deitutako 24 orduko lanuzteari eutsi edo ez erabakiko dute.

Ildo horretan, aipatu iturriek onartu dute zaila dela deialdia bertan behera uztea, beharginek denbora gutxi dutelako aurreakordioa berresteko.

ELAko ordezkariek, bestalde, gogor kritikatu dute aurreakordioa, egindako eskaintza ekonomikoa nahikoa ez dela iritzita eta zerbitzu horretan behin behinekotasunak ez duela konponbiderik izango argudiatuta. Guztira, Bilbobusen aldi baterako 150 langiledaudela ekarri du gogora ELAk.