Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greba egingo dute Gabon egunean

0

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko 1.500 langile grebara daude deituta Gabon egunerako. Hain zuzen ere, lan horretan diharduten beharginek lurralde mailako lan-hitzarmena eskatuko dute hilabete honetan egingo dituzten mobilizazioetan.

ELA, LAB, USO eta UGT sindikatuek deitu dute asteleheneko lanuztea. Adinekoei eta mendekotasuna duten pertsonei zerbitzua emateaz arduratzen diren emakume guztiek, beraz, elkarrekin egingo dute protesta.

CCOO sindikatuak du gehiengoa zerbitzu horretan (% 45), baina gainerako sindikatuek ere bat egin dute biharko eta Gabon zahar egunerako deitutako grebekin.

CCOOk ohartarazi duenez, «2019an iritsiko denaren abisua baino ez dira bi greba egun horiek».

Gainera, aipatu sindikatuek abenduaren 26tik 30era doazen egun guztietan ere egingo dute greba.