2018an, 41.701 auto eta lur-orotako ibilgailu matrikulatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 2017an baino % 5,2 gehiago, hain justu ere.
Lurraldez lurralde, hauek dira datuak: Araban, 7.528 ibilgailu matrikulatu ziren iaz (% 5,6 gehiago); Bizkaian, 21.005 (% 4,9 gehiago);eta Gipuzkoan, 13.168 (% 5,5 gehiago).
Urte osoko datuak positiboak badira ere, joan den abenduan 3.292 ibilgailu matrikulatu ziren, 2017ko abenduan baino % 11,7 gutxiago, hain zuzen ere.
Espainiari dagokionez, 1.321.438 ibilgailu matrikulatu ziren 2018an. Datuok Estatuko ekoizleen elkarteak (Anfac), kontzesionarioen elkarteak (Faconauto) eta saltzaileen elkarteak (Ganvam) eman dituzte.