Hernion eroritako hegazkinak bere bidaia aldatu zuen Donostian depositua betetzeko

0

Hernio mendian, Errezilen (Gipuzkoa), asteazkenean istripua izan zuen hegazkin txikia Biarritzerako bidean zihoan, baina bidaia-plana aldatu zuen eta Donostian gelditu zen depositua betetzeko.

Britania Handiko hainbat hedabidek gaur jakitera eman dutenez, hegazkinaren pilotua Simon Moores da. Gainera, hedabideok azaldu dutenez, Moresek berak Twitterren zabaldu zuen «arazoak» zituztela Biarritzen depositua betetzeko eta Hondarribira jo zutela.

Mooresek 62 urte zituen, eta teknologian aditua zen. Gainera, oso gizon ezaguna zen Erresuma Batuan, Paul Hollywood sukaldari ospetsuaren koinatu ohia baitzen.

Erresuma Batuko hedabideen arabera, eroritako hegazkinean David John Hockings ere bidaiatzen zen, baina EAEko zein Espainiako ikertzaileek ez dute oraingoz guzti hori egiaztatuta.

Ertzaintzak laguntza eskatu dio Erresuma Batuko Poliziari eroritako hegazkinean zihoazen bi gizonen gorpuzkiak identifikatzeko, Segurtasun Sailak jakietara eman duenez.

Hegazkin txikia Hernio mendian amildu zen, eta ondoren, su hartu zuen. Hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik (Portugal) aireratu zen, eta Hondarribiko aireportuan lur hartu behar zuen.