Bilbotarrek Komediarik Onena aukeratuko dute beirazko ontzien birziklapenari esker

0

Beirazko ontzien hondakinen birziklapena kudeatzeaz arduratzen den Ecovidrio irabazi-asmorik gabeko erakundeak, Bilboko Udalarekin eta Feroz 2019 Sariekin batera, Komediarik Onenaren kategoriarako izendatuta dauden CampeonesCasi 40Mi querida cofradíaSuperlópez eta Tiempo después filmen kartelak dituzten 40 edukiontzi kokatu dituzte Hiriko barruti guztietan.

Horrela, herritarrek 2019ko Feroz Sarien kategoria horretako filmik gustukoena aukeratu ahal izango dute, beirazko ontziak gogoko filmaren kartela duen edukiontzian sartuz.

Gizarte osoa eta bereziki zinemazaleak eta telebistazaleak beirazko ontziak birziklatzeak ingurumenari dakarkion onuraz kontzientziatzea xede du ekintza horrek.

2019ko Feroz Sariak banatzeko gala urtarrilaren 19an egingo da Bilbao Arenan, eta ekitaldian beirazko ontziak birziklatu eta ingurumena zaintzeko premiari buruzko mezuak zabalduko dira.