Bi gizon atxilotu dituzte Getxo, Sopela eta Berangoko etxebizitzetan lapurtzeagatik

0

Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, azken hilabeteetan Getxo, Sopela eta Berangoko hamabost bat etxebizitzatan lapurretak egitea egotzita.

Lapurretak egiteko modu bera erabili dute ekintza guztietan. Horregatik, horretan espezializatutako talde bateko parte zirela uste du Ertzaintzak.

2018ko azaroan hasi zuen ikerketa Ertzaintzak, aipatutako Bizkaiko hiru udalerrietako zenbait etxebizitzatan lapurretak egiteagatik salaketak jaso ostean.

Sistema bera erabili zuten lapurretetan: ostiral arratsaldeak eta asteburuakaprobetxatzen zituzten lapurrek. Leiho bat edo terraza edo balkoiko ate bat indarrez irekita sartzen ziren etxebizitzetan.

Behin barruan, ate nagusian oztoporen bat jartzen zuten, sarrera blokeatzeko eta lapurretan ustekabean harrapa ez zitzaten. Bitxiak, dirua, gailu elektronikoak eta beste objektuak lapurtu ostean, lekua uzten zuten.

Atxilo hartutako bi gizonek aurrekariak dituzte ondasunen kontrako delituengatik. Huts egindako lapurreta baten lekuko batek emandako informazioari esker, Ertzaintzak lapurrek erabilitako ibilgailua identifikatu ahal izan zuen. Horietariko batena zen.

Uribe Kostako herritarren artean alarma handia piztu zuten lapurreta horiek.

Atxilotuak epailearen esku jarri zituzten, eta karguekin aske geratu ziren ondoren.